XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero zer gertatu zen?

Berriro ikusi zineten, baina ez zineten berriro oheratu.

Ez ote zenuten jakin zer egin.

Berak ez ote zuen jakin zurekin zer egin.

Zorra kitatu zenuten eta akabo. Zein zor?

Ezagutu dituzu, izan dira zure bizitzan zurekin zer egin jakin ez dutenak, erabakirik hartzen ausartu ez direnak, larunbat arratsalde bateko erabakirik ere ez, zinerako gelditzera ere iritsi ez direnak eta zuk, beti, barkatu egin diezu beren koldarkeria.

Batzuetan zuk hartu duzu burumakur errua.

Begi berdeak zituen goierritar hari fax hartan hurrengo egunean bere herrian egongo zinela esan zenionean bezala.

Egin beharreko elkarrizketa eguerdirako bukatuko zela, baina ez zenuela eguerdiko trena harrapatuko ziurrenik eta herria ikusten geldituko zinela arratsera arte gutxienez.

Tekleatzean, gutxienez hitza azpimarkatu egiten zenuela iruditu zitzaizun eta irribarre maltzurtxo bat egin zenuen barrurantz, zeure baitan.

Askotan zeneukan amestua goierritarrarekiko eskapada erotiko bat.

Nahikoa zitzaizun orduan, egia esan, eskua hartu balizu bere herriko txistulariren baten monumentu aurrean biek elkarrekin barre egiteko.

Ez zen barrerik izan, ez zenuten monumenturik ikusi, begi-berdeak ez zizun eskua ukitu ere egin, begi berdeak zituen goierritarrak ez